GAU BELTZA

Edurne Mitxeo

  • Ipuina

    Ipuin hau 6-11 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Lur izeneko protagonista jakinmin handiko 9 urteko neska ausarta da.
    Gau Beltza oso erraz irakurri baina kontatzeko are politagoa den ipuina dugu.
    Duela 100 urte Gipuzkoako Lezo herrian kokatua dago eta hasieratik amaiera arte, ikasgai baliotsu bat ematen digu. Orrialde bakoitza testu bat eta akuarela ilustrazio original batekin batera doa.

    Marrazkiak hain dira errealak, non bizitza propioa hartzen dutela dirudien. Ipuin honen helburuetako bat, urriaren 31n ospatzen den festaren JATORRIA eta ZERGATIA gogoratzea da.
    Bestea, haurrei heriotzari buruz modu atsegin eta magiko batean hitz egin ahal izatea. Azken batez, beste ikuspuntu batetik ulertaraztea alde egin dutenek, ez dutela betirako egin.

  • Gau Beltza ospatzearen arrazoia

    Garai batean, Euskal Herrian, urriaren 31n, neguari ongietorria emateko eta aldi berean hildakoak gogoan izateko; Gau Beltza, Arimen Gaua, Gaba Beltza eta bestelako izenez ezagutzen den ospakizuna egin ohi zuten.
    Erremolatxa, patata, kalabazak eta abar hustu, eta barruan kandela bat jartzen zuten, sua, haizetik edo euritik babesteko. Kandela honen funtzioa arimei etxerako bidea argitzea zen, gaueko iluntasunean ikus zezaten.
    Kristautasuna iristearekin batera, zenbait gauza aldatzen joan ziren. Umeak mozorrotzen hasi ziren, aurpegiak trapu zaharrekin estaliz. Modu honetan, eliztarrei 8tako mezaren irteeran beldurra emanez jolas modua aurkitu zuten.
    Hau guztia, mozorro horien azpian bere etxera itzultzeko bidearen bila zegoen arima bat zegoela sinestarazteko nahiarekin egiten zuten.
    Denbora aurrera joan ahala, eta elektrizitatea iristearekin batera, txikienek jolas hauekiko interesa galdu zuten, honek, jatorriz paganoa zen ospakizun hau ia guztiz desagertzea ekarri zuen.

    Gaur egun, askok Gau Beltza Halloween-ekin erkatzen dute biek batera dituzten elementu ugariengatik (kalabazak, haurrak, eskean ibiltzea, kandelak).
    Egia esan, bi ospakizunen esanahia ez dator zeharo bat. Halloween-en, espirituak uxatzeko mozorrotzen dira, Gau Beltzan, berriz, erakartzeko.
    Gau magiko honetan, arimek ondorengo bizitzatik bereizten gaituen muga zeharkatuz bizidunekin elkartu ahal izango dira. Hori ahalbideratzeko, kaleak kandelekin argitu eta pareko izateko, bizidunak hildakoz mozorrotuko dira.
    Hartara, hildakoek bizidunak ikusi ahalko dituzte eta bizidunek hildakoak sentitu. Joan direnak ohoratuz eta gure garaira egokituz, zergatik ez dugu Gau Beltzaren ospakizuna berreskuratzen?

    Gau beltza - Festa 2019 Lezon
    GAU BELTZA

    - Lezon Festa 2019 -


  • Jokoak

    • Logo Adobe reader PDF
    • Fitxen jokoak ikusi ahal izateko Adobe Acrobat Reader behar duzu. Ez duzu eskura programa hau? Lasai, PDF artxibo hauek dohainik deskargatu daitezke, modu ziur batez, esteka honen bitartez:
      https://get.adobe.com/es/reader/

    Goazen margotzera...!

    • Aitona Ricardo

      DESKARGATU PDF
    • Txorimalo

      DESKARGATU PDF
    • Jolasten

      DESKARGATU PDF
    • kalabazak

      DESKARGATU PDF
    • Mañita

      DESKARGATU PDF
    • Animaliak

      DESKARGATU PDF
    • Lurren arima

      DESKARGATU PDF
    • Lur

      DESKARGATU PDF
    • Pirata

      DESKARGATU PDF
    • Lurren arima

      DESKARGATU PDF

    Goazen jolastera...!

    • HIZKI ZOPA2 FITXA

      DESKARGATU PDF
    • EZKUTUKO MARRAZKIAK3 FITXA

      DESKARGATU PDF
    • MARRAZKI SIMETRIKOAK3 FITXA

      DESKARGATU PDF
    • LABIRINTOAK2 FITXA

      DESKARGATU PDF
    • MARRAZTEA2 FITXA

      DESKARGATU PDF
    • HITZ EZKUTUA2 FITXA

      DESKARGATU PDF
    • DESBERDINTASUNAK2 FITXA

      DESKARGATU PDF
  • Kontaktua

    Nola eskuratu...

    Liburuaren ale bat zurea izatea nahi baduzu, bidali mezu bat posta elektroniko honetara: info@gaubeltza.com Liburuak postaz bidaliko ditugu.

    Non eskuratu...

    Lezon, Talokan izango dituzu eskuragarri, Oreretan Xenpelar Kulturdendan eta ELKAR liburu dendetan ere.

    • Logo Bizum
    • Zure helbidea bidaliko bazenigu, guk geuk igorriko genizuke liburua.
      Ordainketa Bizum bitartez egin daiteke (18€) telefono zenbaki honetara: +34 607 838 244

    • TALOKAKAFETEGIA

      Polentzarrene Kalea, 3
      20100 Lezo
      Gipuzkoa
      T. +34 943 52 04 20
      info@taloka.net

    • Logo amazon kindle
    • Liburuaren ale bat ingelesez eskuratu nahi baduzu...


      Hemen sakatu

    Prentsa

    • Gau beltza - Hitza egunkaria
    • “Liburuaren ondorioa da momentua bizi behar dela" Erik Gartzia - OARSOALDEAKO HITZA

      Haurrentzako liburua idatzi du, Gau Beltzean girotuta. Heriotzaren gaia ukituta, bizitzaren aldarria egin du Mitxeok, Kepa Etxebarriaren ilustrazioekin...


      IKUSI GEHIAGO
    • Gau beltza - Argia aldizkaria
    • “Halloweenek uxatu egiten ditu arimak, Gau beltzak maite ditugunen arimak erakartzea du helburu" Mikel Garcia Idiakez - ARGIA ALDIZKARIA

      Duela ehun urte gertatu zitzaiona kontatzen digu Lur protagonistak ipuinean, baserri giroa, hildakoak eta Gau beltza uztartuz...


      IKUSI GEHIAGO
    • Gau beltza - Diario Vasco egunkaria
    • “Inork ez daki, baina pertsonaia guztiak nire ingurutik atera ditut" Ylenia Benito - DIARIO VASCO

      Irundar honek duela hiru urte gau beltzaren festa asmatu zuen Lezon eta orain ipuin bat idatzi du gau horren magiari buruzEdurne Mitxeo Gau beltza alaia izan daiteke...


      IKUSI GEHIAGO
    • Gau beltza - Joseba Arguiñano Sukalerrian
    • “Askotan ez dakigu haurrei heriotzari buruz nola hitz egin" Joseba Arguiñano eta Edurne Mitxeo

      Edurne Mitxeok haurrei zuzendutako "Gau Beltza" liburua argitaratu berri du. Bertan, heriotza magiarekin lotzen du, haurrek modu argi eta positiboagoan uler dezaten heriotza zer den.


      IKUSI GEHIAGO

    Dohaintza

    • Logo bihotzez
    • Sortzetiko Kardiopatien Elkartea

      Liburu bakoitzetik ateratzen den euro bat, BIHOTZETIK elkartera zuzenduta egongo da.
      Ezagutu Bihotzez

  • Legezko abisua

    www.gaubeltza.com, Edurne Mixeo Santos, Polentzarrene 3 bajo, 20100 Lezo Gipuzkoa, NAN 44.555.894-H enpresarena da, aurrerantzean GAU BELTZA

    Jabetza intelektuala eta industriala

    www.gaubeltza.com, web orriak jasotzen dituen edukiak jabetza intelektualari buruz indarrean dagoen legeriak babestuta daude. Berariaz debekatzen da web orriko edukien kopia, aldaketa, erreprodukzioa, deskargatzea, transmisioa, banatzea edo eraldatzea, dagozkien eskubideen titularrak aurretik baimendu gabe, legez onartuta daudenean izan ezik. Haietara sartzeak ez du esan nahi erabiltzaileek jabetza-eskubiderik izango dutenik bertan agertzen diren edukien gainean. Jabetza intelektuala, gainera, web orria programatzeko erabilitako grafiko, logotipo, diseinu, irudi eta kode-iturrira hedatzen da.

    Orriaren funtzionamenduaa

    GAU BELTZA komenigarri iritziz gero, zuzenketak, hobekuntzak edo aldaketak egin ahal izango ditu orrian jasotako informazioan, baina horrek ez du eskubiderik emango inolako erreklamazio edo kalte-ordainetarako eta ez du inongo erantzukizunik aitortzea ere ekarriko. GAU BELTZA ez da erantzule egingo orriaren funtzionamenduak edukiko duen erabilgarritasun eta jarraitutasun teknikotik etor litezkeen edozein eratako kalte eta galerena.

    Zerbitzuaren erabilera eta erantzukizunak

    www.gaubeltza.com, web orriak ez du bermatzen enpresaren informazioa etenik gabe erabilgarri egongo dela, eta salbuetsita geratzen da nahitaezko kausengatik edo datuak transferitzeko sare telematikoetan akatsak izateagatik informazioa erabilgarri ez egotearen ondorioz gerta litezkeen kalte eta galeren edonolako erantzukizunetik, bere borondatez kanpo dauden arrazoiak direlako.
    GAU BELTZA ez da erantzule egiten bere titulartasunekoak ez diren eta, beraz, enpresak kontrolatu ezin dituen beste web orri batzuetako loturetako edukiena.

    Klausulen deuseztasuna eta eraginkortasunik eza

    Baldintza Orokor hauetan sartutako edozein klausula deusez edo eraginkortasunik gabekotzat joko balitz, guztiz edo partzialki, aipatu deuseztasun edo eraginkortasunik ezak soilik eragingo dio deuseza edo eraginkortasunik gabekoa den xedapen horri edo zatietako bati, eta gainerakoan, Baldintza Orokorrek bere horretan jarraituko dute, eta jarri gabetzat hartuko da xedapen hori edo eraginda geratu den xedapen-zatia.

  • Pribatutasun politika

    ERABILTZAILEAK emandako datu pertsonalak isilpekoak dira, eta babestuta daude Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoaren, datu pertsonalak dauzkaten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuaren eta indarrean dauden gainerako xedapenen arabera.

    GAU BELTZA datu Pertsonalak Babesteko duen Politikari buruz informatzen die ERABILTZAILEEI, aske eta beren borondatez ERABILTZAILEEK erabaki dezaten beren datu pertsonalak eman nahi dituzten web gunean dauden formulario elektronikoen bidez.

    GAU BELTZA datuak babesteko indarrean dagoen araudia betetzen du, eta bereziki, datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege organikoa eta hura garatzeko gainerako araudia.
    Webean bildutako datu pertsonalak tratamendu informatizatua izango dute, eta helburuak izango dira banatzaile berrien eta gure sozietateetako enplegatu berrien kontratazioa kudeatzea, erabiltzaileekiko harremana mantentzea eta kudeatzea eta konpainiaren produktuak merkaturatzea eta haiei buruz informazioa ematea.
    Erabiltzaileek aitortuta dauzkate, eta gauzatu ahal izango dituzte gainera, datuak eskuratzeko, ezabatzeko, zuzentzeko eta haien tratamenduaren, erabileraren eta uztearen aurka egiteko eskubideak, komunikazioa hona bidaliz:

    GAU BELTZA
    Polentzarrene kalea 3
    20100 Lezo
    Gipuzkoa

    edo posta elektroniko honetara: info@gaubeltza.com edozein kasutan NAN agiriaren kopia aurkeztuz.

    GAU BELTZA ez die emango hirugarrenei website bidez jasotzen diren erabiltzaileen datu pertsonalak, ERABILTZAILEAK berariaz baimendu gabe. Salbuespena bere banaketa-sare komertziala izango da, eta horri ematen dizkionean, web guneko dagozkion formularioak babesteko legezko klausuletan berariaz adierazten diren helburuak lortzeko egingo du, eta kasu guztietan, erabiltzaileen datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatuko du tratamendu automatizatua egiten denean.

    GAU BELTZA eskubidea dauka pribatutasun BALDINTZA hauek aldatzeko, jurisprudentziaren eta legearen exijentzia berrietara eta industriako praktiketara egokitzeko, beti ere kontsumitzailearen edo erabiltzailearen interes legitimoak uneoro kontuan hartuta.

  • Cookie politika

    Zer da cookie bat?

    Cookie bat web zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu fitxategia bat da, berriz konektatzen denean identifikatu ahal izateko. Cookie-ak nabigazioa errazten dute eta abantaila asko ekartzen dituzte. Esate baterako, erabiltzailearen saioa kudeatzeko edo web gunearen edukiak erabiltzailearen gustuetara egokitzeko. Cookie-ak saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Saioko cookie-ak web gunea uztean urratzen dira, berriz, cookie iraunkorrak ordenagailuan data zehatz bat arte mantentzen dira.

    Zein cookie mota erabiltzen ditu web gune honek?

    Webgune honek cookie mota desberdinak erabiltzen ditu, jarraian zehazten diren helburu desberdinekin:

    Cookie teknikoak: aukera ematen dutenak webgunean nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko, esate baterako, datu trafikoa kontrolatzea, saioa identifikatzea, segurtasun elementuak erabiltzea, edukiak sare sozialen bidez partekatzea, e.a.
    Analisi cookie-ak: aukera ematen dutenak webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko, horrela webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki eta hobeto daiteke.
    Webgune honetan hirugarrenen cookie-ak erabiltzen dira. Hauxe da hauen titulartasuna eta helburua:
    Google Analytics: Webgunearen erabilera estatistikoki neurtu ahal izatea.

    Nola desaktibatu daitezke cookie-ak?

    Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, erabiltzaileak bere ordenagailuan nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezake. Erabiltzaileak aukera du cookie-ak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko. Lagungarri gisa, hemen erakusten dugu nola konfiguratu daitezkeen cookie-ak nabigatzaile desberdinetan.

    Google Chrome: Ezarpena. Aukera aurreratuak. Pribatutasuna. Cookieak.
    Internet Explorer: Tresnak. Internet Aukerak. Pribatutasuna. Aurreratua.
    Firefox: Lehentasunak. Pribatutasuna.
    Safari: Lehentasunak. Pribatutasuna.